EU|ES

Euskararako Hiztegia. Oinarrizkoa.

Hor duzu, euskaltzale fin hori, bozkarioz eskaintzen dizugun emaitza. Euskararako Hiztegia du izenburua eta Oinarrizkoa azpititulua. Euskara hutsezkoa duzu, horrek esan nahi duen guztiarekin: euskara kultura bizitza osorako tresna dela sinesten bait dugu, hots, Europako kultura-atetik euskararen bidez sar gaitezkeela.

Euskal hitz jatorrak eta maileguak aurkituko dituzu bertan. Azken hauetatik, gure eritziz, beharrezkoenei soilik egin diegu leku. Irakaskuntzan, administrazioan, politikan, salerosketan eta lanbide ezberdinetan euskara etxekotzat hartuko bada, mailegu eta hitz tekniko batzu onartu behar ezinbestean.

Lehenengo ildo beretik gatozkizu, baina zenbait berrikuntza, gehikuntza eta, ustez behintzat, hobekuntza erantsiz.

Kontuz eta arretaz ihardun dugu lehenagotik dauden hiztegiak arakatzen eta geure orainarteko lanak zuzentzen eta orrazten. Beraz, hiztegi honetan, tamainuz txiki samarra izan arren, euskararen normalkuntza bidean, bai hitzen formei eta bai ortografiari dagokienez, eredu aski finkatuak eta fidaganiak aurkituko dituzula uste dugu.

Euskaldun iraun eta euskaraz bizi nahi duen Euskal Herriko jende fin eta leialari eskaintzen diogu bihotzez.

Aurreko hitzez aurkeztu genuen «Bostak bat» lantaldekook argitaratu berri genuen hiztegia. Aurrekoaren ildotik zetorren. Hain zuzen ere, Euskararako Hiztegia (1966) berriztatu eta osotzearen ondorio izan da oraingo hau. Aurkezpen honetan bada, lehenengo, burutu dugun lanaren helburuak eta erabilitako metodologia emango ditugu aditzera, jarraian, aurreko Euskararako Hiztegiak eta oraingo Euskararako Hiztegia Oinarrizkoak beren artean dituzten aldeak jakineraztera joteko.

HELBURUAK:

a) Gure asmoa eguneroko bizitzan maiztasun edo erabilera handiena duen euskara biltzea izan da. Hau da, gaur, eguneroko bizitzan euskarak dituen beharrizanei zuzeneko erantzuna, euskaraz ematea.

b) Definizio hiztegi mota ugari aurkitzen denez gero, gu erdi mailako definizioak (ez sakonegiak ez eta errezagiak) dituen hiztegia egiten saiatu gara.

c) Ahalegin handia egin dugu, era berean, ahalik eta hizkuntza standarrerena erabiltzen, gure Ian hau, hainbatetan, euskara normalizatuaren ispilu gertatzen delarik.

METODOLOGIA

A) Lehen nrratsa: hitzen zerrenda hautatzeko iturriak bilatu eta zerrenda egokia egitea. Hitzen sarrera-zerrenda egiterakoan, besterik beste, honako iturriok erabili genituen.

  • AEK-k argitaratutako hitz-zerrenda (2.000 hitz)
  • HABE-k argitaratutako hitz-zerrenda (3.000 hitz)
  • HITZ EGIN-en erabilitako hitz-zerrenda (5.500 hitz)
  • ZORTZI URTE ARTEKO IKASTOLA HIZTEGIA (Euskaltzaincliaren oneritziaz argitaratua)
  • ESKOLAURREKO, LEHEN ZIKLOKO ETA ERDIKO ZIKLOKO EUSKARAREN PROGRAMAKUNTZAN datozen hitzak («B» eta «D» eredukoak).
  • HAUTA-LANETARAKO EUSKAL HIZTEGIAREN lehen prestaeratik 4.000 hitzen hautaketa.
  • DICCIONARIO BASICO ILUSTRADO (4.000 hitz) X. Mendigurenek euskaratua.
  • SINONIMOEN HIZTEGITIK, 3.500 hitzen hautaketa.
  • HIZTEGIA 2000tik hiru mila hitzen hautaketa.
  • UZEI-k ikastoletako 225 liburutan eginiko husketatik ateratako zerrenda. Eta UZEI-ren gainerako hiztegietatik: Administrazio, Legegintza, Finantza, Kirol eta abarretako hitz sorta).
  • BIZKAIKO ETA IPARRALDEKO ELEIZ LIBURU BATERATUETATIK ateratako zerrenda (2.000 hitz inguru).
  • DEFINIZIOAK EGITERAKOAN sartu beharrean izan ginen hitzak. Azkue-ren hiztegitik euskalki nagusietan hedadura handiko diren hitzen hautaketa.

B) Bigarren urratsa: Hiztegia egitea {definizioak, adibideak, sinonimoak). Zeregin horretan lagungarri izan genituen:

  • Ibon Sarasolaren Hauta-lanetarako Euskal Hiztegia (A eta B liburukiak)
  • Batasunaren Kutxa: lehen euskal hiztegi definizioduna (Xabier Kintana eta Gabriel Arestik egina).
  • UZEI-k zenbait liburutan eskainitako definizioak.
  • Inguruko Erderetako hiztegiak (euskaraz antzerako definizioak egiteko, ezin baita dena asmatu).

C) Lana egiteko era: Hasieran, bakarka taldekide guztiok proba batzu egin. Gero, taldean, guztion artean egindakoa aztertu eta definizio eredu batzu erabaki. Hurrengo, eginiko hitz-zerrenda, guztion artean, atalka bananduz, definitzeari hasiera eman.

Lan hori eginda gero, guztion artean bakoitzak bakarrean egina ikusi eta orraztu eta, azkenean, taldekide biren artean bateraketa eman. Imprimategiko probak zuzentzea guztion artean egin genuen.

Lan guztia, bakoitzaren eguneroko lanorduetatik aparte egina izan zen, talde lanerako hainbat larunbat ere erabili behar izan genituela.

ZER ERANTSI DIOGUN ORAINGO HIZTEGIAN

a) Iturriei dagokienean: oraingo hiztegiak, aurrekoak baino 3.200 sarrera gehiago ditu. Nondik edo nola lortuak izan diren? Honela:

  • Aurrekoan erabilitako iturrietan, hautaketa egiterakoan, kanpoan utzitako hitzak berriro jasoz.
  • Aurreko hiztegiaren barman sinonimo gisa agertu arren, sarrera gisa sartu gabe genituen hitzak definituz.
  • Hamar urte arteko Eskola-liburuetan ageri diren hitzen artean eginiko hautaketa bidez.
  • Azken bi urteotan argitaratutako hurrengo liburuok erabiliz:

* J.M. Etxebarria eta J. Antonio Mugikak, Euskal Herrian zehar eginiko enkestaren ondoren, argitaratutako Euskararen Oinarrizko Hiztegia (1988).

* Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Oinarrizko Hitzak - Euskarazko Mtz erabilgarrienak (1989).

* Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzuak argitaratutako Hitzak irudiz ikasiz (1989) hiztegitik eginiko hautaketa.

b) Barruko edukinari dagokioneni: Hauek dira hiztegi honetan agertzen diren barruko hobakuntzak:

  • Aurreko hiztegia (Euskararako Hiztegia: adorez-2) goitik behera aztertu dugu behar zituen berriztaketak eginez. Batez ere gramatika mailako kontzeptuak sakonkiago eskainiz.
  • Adibideak, sinonimoak eta adierak ere hainbatetan ugaritu dira (oraingoan: 3-200 adibide, 1.800 sinonimo eta 1.400 adiera gehiago).
  • Aurrekoan «Ikus» zutela ematen ziren hainbat sarrera, definitu egin dira.

Aurreko guzti hori dela eta, oraingo honek 4.600 definizio gehiago ditu.

- «Diccionario de Autoridades» deritzan hiztegia, osorik, hasieratik amaierara, aztertu dugu, bertako datuen arabera adiera berriak sartuz zein egin beharreko zehaztasunak erantsiz. Euskaltzaindiaren «Orotarako Hiztegia* eta Ibon Sarasolaren Hautalanetarako Euskal Hiztegia ere kontutan izan ditugu (argitaratutako liburukiak).

Aparteko arretaz aztertu eta osotu dugu adibideei dagokien alorra. Izan ere adibideak era askotakoak dira. Batzu definizioaren argigarri soilak besterik gabe. Hala ere, ahal dela, errimadun esaerak, esaera zaharrak, herri-kanten hitzak, kopla eta bertsoak ezartzera jo dugu. Hau da, euskal kulturaren mokau txikitxoak eskaini eta estetikaren printzak igorri nahi izan dizkiogu irakurleari. Adibidez:

Aharrausi: «aharrusi luze, logura edo gose».

Alfer: Ian lasterra Ian alferra.

Alferreko: alferrekorik alferrekoena haizeari putz egitea.

Antzu: «hauxe duk urte antzua! / gu baino hobeto egongo ahal duk zeruan dagoen atsua» (G. Anduaga).

Aparte: «Euskal Herritik aparte / mila legua bitarte» (X. Amuriza).

Arre: «Arre-arre astotxoa, arre-arre konkon».

Begira(tu): akerrari atzetik begiratzen badiozu, badakizu zer ikusiko duzun.

Burdina: balizko oleak burdinarik ez.

Deabru: deabruaren irina dena zahi.

Debotu: «Aita San Antonio Urkiolakua, askoren bihotzeko santu debotua».

Eguzki: eguzkia nora, zapiak hara.

Esne: esnerik ez bada katiluan, zerbait txarra ikuiluan.

Euri: euri urte, arto urte.

Ezerez: ezerez! begirako ona duk, triparako ez.

Ezkongai: ezkongaietan bero, kontuak gero.

Goruetan: Maria gurea goruetan, behar ez den orduetan.

Mihi: orok non mina,hanmihia».

Tanta: tantaka-tantaka harria zulatu. Zer(a): zereko zeretik zera zertu zidan...

Zoro: zoroak hil duena, eroak ez du biztuko.

etabar...

LABURTUZ: Hiztegi honek: 16.427 sarrera / 22.327 adiera / 19-581 definizio / 8.686 adibide / 6.152 sinonimo eta 468 «Ikus» ditu.

Eta guzti hori, euskara hutsean, aurrekoa baino erabilgarriago den liburu batetan eskainia.

Letra, txikiagoa bada ere, oso ulergarria da. Horri esker 6l6 orritan sartu izan dugu materiale guztia, liburuaren prezioa ere uste baino txikiagoa gertatu delarik.

NORTZUENTZAT:

- Ikasketak euskaraz egiten ari diren haurrentzat.

- Edozein metodo erabiliz euskara ikasten ari zareten guztiontzat (4. mailatik aurrera).

- Alfabetatzen ari diren guztientzat.

- Azkenik, euskara hutsean bizi nahi duen edonorentzat.

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea