EU|ES

Euskararako Hiztegia

Azken urteotan izugarrizko liburu sorketa eta ugalketa izan dugu euskaraz. Direla urte batzu pentsatu ere egingo ez genuen adinekoa. Batez ere, etengabeko ugalketa izan dute testu liburuek, berauen osagarri diren irakurgaiak (ipuinak eta abar) barru direlarik.

Hiztegi alorrean ere, euskara ikasteko metodoak eta ugalduz eta berriztatuz joan diren neurrian, ugalketa handia (batzuren ustetan inflaziora heltzen dena) nabari da bazterretan, era ezberdinetakoak, handiak eta txikiak, kaleratu direlarik.

Hala ere, alor honetan hutsune bat, euskaldunontzat euskaraz eginiko hiztegirik eza, hots, inguruetako hizkuntz normalizatuetan hain ugari argitaratuak agiri diren eratakoen gabezia nabari zen, hitzen bati buruz edozein zalantza sortzen zitzaigunean kontsulta erderaz egin beharreanaurkitzen ginelarik.

Alor honek, ia inork jorratu gabe iraun du orain arte. Egin ere, Batasunaren Kutxa kaleratu zenetik, oraintsu atalka argitaratzen hasia den Ibon Sarasoraren Hauta-lanerako Euskal Hiztegia arte ez da ezer egin hutsune hori betetzeko, maiz bazterretan premia larria ikusi izan baldin bada ere.

Une honetan argitaletxean, laster kaleratua izateko bidean, aurkitzen da EUSKARARAKO HIZTEGIA deituko den hiztegi mardula. Euskaldunok, alor honetan dugun premia larriari behin-behineko erantzuna ernatera datorkigun hiztegi berria.

Bidezkoa deritxot KARMEL aldizkari honetako orrietan hiztegi horren lehen berria ematea egileetariko hiru aldizkari honetako idazle garelako. Euskararako hiztegi horren berriak, beraz, labatik atera berri den opil gozo gisa eskaini nahi dizkizuet aldizkari honetako irakurleoi interesgarri egingo zaizkizuelakoan.

1. Sorrera

Oso gauza gutxi izan ohi dira, bat-batean, ustekabean sortzen direnak. Eta horiek ere, jeneralki, luzaroko egosketa izan ohi dute norbaiten asmoetan. Hiztegi honek ere, ba dauka bere historia laburra, hain zuzen, geroago aditzera emango ditugun zenbait daturen argibide den historiotxoa.

Direla lau urte, hiztegi berri hau burutzen aritu den taldeko lau kidek Sinonimoen hiztegia Durangoko azokan aurkeztu genuenean, Euskadi Irratirako izan genuen elkarrizketan behin eta berriro aipatu zen honelako hiztegi baten falta larria.

Egia esan, taldekide gehienok euskarako eskolak ematen ibiliak izanik, lehendik ere ezaguna genuen halako hiztegi baten premia. Nork noiz egingo itxaroten geunden Ian astunegia iruditzen zitzaigun geure gain hartzeko eta. Une hartan, gainera, ez genekien zer nolako erantzun ona izango zuen euskara hutsez argitara emanberri genuen gure sinonimien hiztegiak.

Bestalde, une hartan, aitortu egin behar, ez genuen halako Ian neketsu batetan berriro buru-belarri sartzeko gogo handirik, nahiko nekatuta bukatu baikenuen burutu berri genuen lana. Hasiera batetan, beraz, aide batera utzi genuen asmo hori beste norbaitzuk arituko ziren esperantzan.

Hala ere, argitaratu berri genuen hiztegiaren gorabeherak zirela bide, bilerak egiten jarraitu genuen eta, aldi luze samarra iragan zenean, beste zerbait egiteko kilikadura sentitu genuen barruan. Hasieran, besterik beste, proba gisa edo, taldeko batzuk Sinonimoen Hiztegiari definizioak ezartzen hasi ginen, hiztegi hori definizio eta guzti eskainiz erabilgarriagoa eta onuragarriagoa egingo genuelakotan. Oso lagungarri izan genuen, gerora, saio gisa egindako ahalegintze hori!

Horrela, oraindik zehatz-mehatz zer egin erabaki gabe ari ginela, definiziozko euskal hiztegi arrunt erabilkor bat egiteko eskaria edo proposamena jaso genuen. Halako Ian luze eta' sakonak zituen gorabehera ugariak astiro aztertu eta beste inor ez zebilela Ian berdina egiten, epe laburrera argitaratzeko asmotan, behintzat, jakin ondoren, lanari ekitea erabaki genuen.

Halako lanak ekarriko zigun nekea eta erantzunkizuna kontutan hartuz, taldeko kideak ugaritzera jo genuen, guztitara jarraiko seirok: Gotzon Aurrekoetxea, Rikardo Badiola, Luis Baraiazarra, J. Luis Goikoetxea, Txomin Solabarrieta eta nik, Patxi Uribarrenek osoturiko talde eginez. Taldeko kideok aldez aurretik ezagunak izateak trinkotasuna eta egokitasuna eman zion taldeari. Denok, gainera, euskal giroan hainbat lan burutuak ginenez gero lanerako prestuak aurkitzen ginen.

Horrela, besterik gabe, jo eta ke ekin genion lanari direla bi urte, noiz amaituko genuen ziur jakin gabe, baina ahalik eta epe laburrenera egiteko asmotan. Orain buruta dugu Ian hori laster argitaratzeko bidean.

2. Metodologia

Honelako lanetan egin ohi den bezala, lehen urratsa hiztegiaren ingurua oso ongi zehaztea edo taiutzea izan zen. Hasieratik bide egokia hartu eta helburuak zehatz argitu beharra genuen. Hori zela eta, alor honetan, esan bezala, oraindik bideak ia urratu gabe genituenez, lanean ahaleginetan hor-hemenka alperrik ez aritzeko, argibideak hartu eta kontsultak egin ondoren, hurrengo pausook eman genituen:

1. a) Helburuak finkatzea. Lehen eta behin zer nolako hiztegia eta nortzuentzat egina behar genuen zehaztu eta finkatu beharra zegoen. Gure helburu-nagusia premiei erantzutea izanik, euskara ikasten zein sakontzen. Bai ikastoletan bai adinekoentzako euskaltegietan, ari zirenentzat egitea erabaki genuen. Inguru zabala eta, era berean, mugatua eskuhartzen genuen, bada. Horrek, bide batez, definizioak ematerakoan ahalik eta euskara errazena eta ulerkorrena erabiltzera behartzen gintuen. Bide honetatik ekin diogu lanari.

2. a) Sarrera-hitzak aukeratzea. Hiztegiaren hartzaileak eta berauen premiak zehaztu ondoren, hiztegian agertu beharreko hitzen zerrenda egitea zetorren, azken batetan honelako hiztegi baten erabilkortasuna egile-erabiltzaileen arteko lotura egoki sortzean baitago. Hitzak aukeratzeak guk uste genuen baino aldi luzeagoa eskatu zigun eta nahiko nekagarri bihurtu ere bai. Hain zuzen, jarraian aipatzen diren iturri guztiak bildu, aztertu eta bateratzea bakarkako/zein taldekako hainbat orduren ondorio izan da.

Iturriak aurkezterakoan ikusiko denez, hitzak aukeratzerakoan maiztasunaren erizpideari jarraitu diogu, gehien erabiltzat jotzen diren hitzei lekua eginez.

3. a) Iturriak. Hiztegirako hitzak aukeratu eta zerrenda osotzerakoan, nortzurentzat den hiztegia gogoan genuela jokatu genuen. Hori zela eta, hitzen iturriak hirufasetan bildurik agiri zaizkigu, zerrenda, premiatasunaren arabera, osotuz.

1. fasea: gorago aipaturiko pertsonei (ikastolakoei eta ikasten zein sakontzen ari diren adinekoei) erantzuteko nahitaez sartu beharreko hitzen bilketa. Fase honetan jarraiko iturriok erabili izan ditugu:

-AEK-k argitaratutako hitz-zerrenda (2.000 hitz)
-HABE-k argitaratutako hitz-zerrenda (3.000 hitz)
-HITZ EGIN-en erabilitako hitz-zerrenda (5.500 hitz)
-Euskaltzaindiaren oneritziaz Euskaran argitaratua izan zen «Zortzi urte arteko ikastola hiztegia»
-ESKOLAURRE-LEHEN ZIKLOA-n datozen hitzak.
-ERDIKO ZIKLOKO EUSKARAREN PROGRAMAKUNTZA
-D ereduan datozen hitzak.
-ERDIKO ZIKLOKO EUSKARAREN PROGRAM AKUNTZA
-B ereduan datozen hitzak.
-DICCIONARIO BASICO ILUSTRADO (zerrenda + husketa: 4.000 hitz)
-LEHEN PRESTAERA (1,2,3,4) Ibon Sarasolak prestatua. Hautaketa bidez.
-SINONIMOEN HIZTEGIA. Hautaketa bidez. Iturri guzti horiek bateratuz 6.700 sarrera-hitz desberdin lortu genituen, kopuru hori osotzeko hurrengo fasean jartzen diren iturrietakoak gaineratuz:

2.fasea: aurreko iturrietatik bildutakoaren ondorioak ikusiz, sarr-era-hitzen kopurua ugaltzera jo genuen. Horretarako, lehen erabilitako erizpideaz gainera, beste bi berri sartu genituen: a) euskalkiei benetako presentzia ematea, euskalki barruko eremu zabalean erabiltzen diren hitz orokorrei sarrera eginez. b) bizitza modernuaren premietarako beharrezkotzat jotzen diren zenbait hitz maileguri lekua egitea. Guzti hori burutu ahal izateko, jarraian ezartzen diren iturriok erabili genituen:

-UZEI-k ikastoletako 225 liburutan eginiko husketatik ateratako zerrenda (gure zerrendan bakarrik 7 aldiz, gutxienez, agertzen direnak sartu ditugu)
-HIZTEGIA 2.000tik hautatuak (taldeko bakoitzak sartzekotzat jo eta taldean egokitzat eman zirenak)
-ZAMARRIPAk eta MANTEROLAk dakartzaten bizkaiko hitzen zerrendak
-BIZKAIKO ELEIZ LIBURU BATERATUETAN (mezako egunerokoa eta igandeetako irakurgaiak) husketa zehatz bidez lortutakoak
-IPARRALDEKO ELEIZ LIBURU BATERATUETAN (mezako egunerokoa eta igandeetako irakurgaiak) husketa bidez lortutakoak
-AZKUEREN HIZTEGITIK eginiko hautaketa (Iparraldean zein Bizkaian orokorrak direnak bilduz)
-ELIZEN ARTEKO BIBLIAN (Euskal Herri osorako euskalki ezberdinetakoen artean argitaratua) dakarren zerrenda.

Horrela, zerrenda ugaritzeaz gainera, bazterretako euskalkiei (Bizkaierari eta Iparraldekoei) leku zabala egin diegu, beti ere batasuna lortzen saiatuz. Zenbait hitz kanpo geratu baldin badira, aditzera ematen dituzten kontzeptuek hiztegian tokirik ez dutelako izan da.

Aurreko iturriak erabiliz hainbatetan ugantu zen hitzen zerrenda, 11.100 sarrera-hitz desberdin izateraino. Kopuru hau lortu ondoren, besterik gabe, definitze lanari ekin genion, nahiz eta oraindik guztiz burutu gabe izan zerrenda osoa. Osotasuna azken fasean sartutakoen bidez lortu genuen, bertan sartu baitziren definitzen erabili behar izan genituen hitzak.

3.fasea: Osagarritzat jo izan genuen fase hau burutzeko, zabaldu egin genituen hainbatetan erizpideak hitz maileguei toki zabalagoa emanez. Eguneroko bizitza euskaraz egiteko nahitaezko ditugun hainbat hitzi egin genion lekua. Horrela, zerrenda ere irekiagoa atera zaigu, erabilitako iturriak ezberdinagoak eta teknikoagoak izan diren adinean.Jarraiko iturriok erabili ditugu:

-UZEI-k argitaratutako zenbait hiztegitik lortutako hitz-zerrenda orokorra, bereziki administrazio bizitzari (Administrazio, Finantza, Legegintza,...) zuzenki dagokiona. Bestelako hiztegietatik laburpenak egin dira.
-Kirol alorreko oinarrizko zerrenda orokor hautatua
-Gainbegiraketa egiterakoan Xabier Mendigurenek proposatutako hitzen zerrenda.
-Definizioak egiterakoan, zerrendan agiri cz eta nahitaez, gaiak hala behartuz, sartu izan ditugun hitzen zerrenda.

Azken fase hau amaitzerakoan osoturiko zerrendak 13.300 sarrera-hitz izan ditu, hasierako zerrendak ugalketa handia lortuz.

4. a) Sarrera-hitzak definitzea. Hau dugu hiztegiaren ezaugarririk nabariena eta bereziena. Eta baita ere ahaleginik handiena ekarri diguna. Sarrera-hitz bakoitzaren esangura bakarra zein anizkorra zehazki aditzera emateak hainbat buruhauste sortu digu, uste den baino zailagoa baita zenbaiten deflnizioa ematea.

Alor honetan, gainera, urratsez urrats jokatu dugu hasieran denon artean erizpide bateratsu batzu ezarri ondoren:

Lehenengo: bakoitzak, hartutako erizpideen arabera, zerrendako atal batetako hitzak ahalik eta zehatzen definitu, adibiderik edo sinonimorik behar zenean gaineratuz.

Hurrengo: bakarka eginiko definizioak taldeko beste kide birekin ezdabaidatu, zer zuzendu izanez gero hala egiteko, zalantza handiak taldekide guztien artean erabakitzeko utziz.

Azkenik: taldeko hiruren artean definizio guztien azterketa orokorra egin, idaztankerari bateraketa ematen saiatuz. Definizioak egiterakoan, ostera, gaur egun inguruetako hizkuntzetan erabili ohi diren hiztegi ezagunenak hartu ditugu gida-liburutzat, kasu bakoitzean definiziorik egokiena eskaintzeko, azken aukera nork bere esku izanik. Hala ere, esan bezala, azkenean taldekide gehienek ontzat emandakoa gainditu izan da.

5. a) Gainbegiraketa, zuzenketa, orrazketa

a) Gainbegiraketa. Honela taldean Ian bat egiteak, erizpide ezberdinetako pertsonak batefatzeak dakartzan abantailekin batera, eragozpen batzu ere sortzen ditu, hots, lana ongi koordinatzeak eta Ian bateratsua berezkoak izan ohi dituenak.

Taldekide denok, ahalik eta erakarpenik ugarien egin arren, talde lanerako hartutako erabakietara geure buruak makurtu beharrak eraginda, sarritan ikuspegi itxiegiz jokatzeko arriskua izan dugu.

Eragozpen hori zuzendu eta, bide batez, taldetik kanpoko norbaiten erizpidea ere jaso ahal izateko, honelako lanetan oso ohitua den Xabier Mendigurengana jo genuen gainbegiraketa eske. Horrela, hutsune batzu osotzeaz gainera, ikuspuntu berriak jaso eta lanari borobiltasun haiidiagoa eman ahal izan diogu.

b) Zuzenketa. Esan bezala, nork bere atala egin ondoren, Ian dena beste taldekide biren eskuetatik iragan izan da, heurok eginiko oharrak ezdabaidatu ondoren behin-betiko definizioa finkatuz.

Horretaz gainera, Ian osoa burutua izan da gero, batasun handiagoa emateko, berriro aztertu dituzte hiru taldekidek definizio guztiak hiztegiari osotasuna emateko asmoz. Horrela, errepikapenak, desegokitasunak, definizioa kontrajarriak eta abar baztertu ahal izan dira, egindako lana hainbatetan habetuz.

c) Orrazketa. Atal hauek neurri batetan aurrekoari loturik baldin badago ere, ba du aparteko zerik, hots, materiale osoa inprimategirako zehazki, idazkeran erizpide bakarra erabiliz prestatzeak dakarrena. Hainbatetan Ian mekanikoa.baldin bada ere, oso garrantzitsuak jo dugu hiztegiek beti hizkuntz eredua eskaintzen dutelako. Bestalde, halako materiale ugaria era ordenatuz eta txukun aurkezteak erabiltzeko erraztasuna sortzen du. Orrazketa oso eta sakon baten bidez lor daiteke, gainera, bakarrik, hiztegiak eskatzen duen egokitasuna burutzea.

6. a) Imdiak. Ikusentzunezko komunikabideen garai honetan, zeresanik ez, garrantzi handia hartzen dute irudiek. Gure kasu honetan, behar bada, gehiago oraindik, oso antzerakoak diren gauzak definitzerakoan. Askotan, ahalegin handiek egin arren, ematen ditugun definizioak ez dute guk nahiko genukeen adina argitasun eskaintzen, zehaztasuna eta ulerkortasuna egoki bateratzea oso zaila izaten delako edo.

Hori dela eta, ikusbidezko definizio bezala, irudien laguntza eskaini nahi izan diegu hainbat hitzi. Irudiok, dena dela, gaika sortaturik bildu beharrean izan gara, bestetara egiteak (hitz bakoitzari ondoan bere irudia ezartzeak) inprimategian hainbat arazo sortzen dituelako.

Irudiok, bereziki, landara, animalia, arrain, tresna,... ezberdinen arteko bereizketei argi egiteko asmoz eginak izan dira, era errazean eta hogeita hamairu orritan bilduta datoztelarik.

3. Hiztegi barruko banaketa

Hiztegia zein metodologia erabiliz egina izan den ikusi ondoren, azal dezagun gaindiroki baldin bada ere nola aurkezturik agiri zaigun.

Lehen eta behin oso liburu mardula, gutxi gorabehera 900/1.000 orrialdekoa, izango dela esan behar. Materialea bi hiru zati nagusitan bananduta eskaintzen da:

1. zatia: Hiztcgiaren zatirik nagusiena eta garrantzitsuena bai mamiz bai luzeraz, hots, hitzen definizioak ematen dituena. Zati honetan jarraiko eranjokatu da:


a) Sarrera-hitza letra beltzez errazago bereizteko.
b) Definizioa sarrera-hitzaren esanahia/k aditzera emanez.
c)Adibidea, kasu batzutan bakarrik, hitzari argitasuna emateko egokitzat jotzen denean.
d) Sinonimoa, kasu batzutan bakarrik, ulerkortasuna ematen dionean.

Adibideak:

Abade: kristau erlijioan Jainkoaren hitza aldarrikatzen duen eta sakramentuen ospakizunetan gidari den pertsona sakratua. Apaiza.

Abadetza: abadeei dagokien erakunde zein ministraritza.

Abadagume: zerbaitetarako aukera-aukeran datorren une egokia: haurrak lotaratu dituenean dauka etxekoandreak giro lasaian irakurtzeko abagadunea. Egokiera, eretia, modua.

Abar: meheak diren zuhaitz adarrei deitzen zaie gehienetan: abar batzu bilduko ditugu sua egiteko. 2 kondar edo zaborrak: pinadia moztean abarrez beterik utzi zuten basoa. 3 eta abar: aipatzen diren elementuen zerrenda oraindik luza daitekeela adieraziz, eskuarki «etab.» laburduraz ematen dena.

Abaraska: erleek eztia ezartzeko argizarizko moldeetan gelatxo hexagonalez eginiko eraikintza.

2. Zatia: (lehen eta hirugarren zati nagusi bien arteko lokarri eta banaketa gisa jarria). Zati honetan zenbait euskal esaldi jator eskaintzen dira. Definizioak zehazterakoan hitzek sarri hartu ohi dituzten esanahi bereziak aide utzi beharra izan dugunez, horietako zenbait, era apal batetan baldin bada ere, jaso ditugu zati honetan hizkuntzaren barruko aberasbide agortezinen eredu gisa aurkezteko.

Besterik beste, hitzek historian zehar hartzen dituzten esanahi ezberdinak (hizkuntzak biziak direnez, etengabe ari dira aldatzen eta berriztatzen) ezin direla muga estuetan sartu eman nahi digute aditzera.

3. Zatia: zati honetan (eranskin gisa jartzen da) euskarako hitzek inguruetako hizkuntza eraginkorrenetan dituzten parakideak eskaintzen dira. Nahiz eta hizkuntzen artean parekidetasun oso-osorik izan ez baliabide gertatzen zaizkigu halako parekidezerrendak inguruetako hizkuntzak ikasteko zein izulpenak egiteko.

Euskararen mugakide diren gaztelaniaren eta frantsesaren ondoan ingelesa ezartzen da, egun munduan zehar nazioarteko hizkuntzen artean erabiliena bilakatu delako.

Beti ere, esan bezala, zati hau eranskin gisa eskaintzen da edozein hitzek barru duen kontzeptuaren esanahia jakiteko lehen zatiko euskarako definiziora joan beharra delarik.

Era berean, horrela eginez, euskaldunok gaztelaniaren premiarik gabe frantsesera zein ingelesera eta alderantziz itzulpenak egiteko tresna izan dezakegu. Hizkuntzak ikasten ari diren euskaldunei ere, euskaratik ikasten ari den hizkuntzara bitartekorik gabe, aldatzeko bide ematen zaiola uste dugu.

Adibideak:

Gaztainondo: g castafio/chataigner i chestnut (the tree)

Gaztanbera: g requesón/fromage blanc * cottage cheese

Gehi(tu):
1 g añadir/ajouter i to add
2 g aumentar/augmenter i to increase

Añadir: gehi(tu)
Aumentar: gehi(tu)
Castaño: gaztainondo
Requesón: gaztanbera
Ajouter: gehi(tu)
Augmenter: gehi(tu)
Chataigner: gaztainondo
Fromage blanc: gaztanbera
To add: gehi(tu)
To increase: gehi(tu)
Chestnut: gaztainondo
Cottage cheese: gaztanbera

Aurkezpen hau. laburtu beharrak hainbat zehaztasun aditzera eman gabe ustera bultzatzen nau. Hiztegia eskuratzen duzunean, zuk, zeure kabuz, ikusi ahal izango dituzu. Besterik ez.

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea