EU|ES

Julen Kaltzada Ugalde

1946an hasi zituen abade ikasketak Arratiako Artean. Gasteizen jarraitu eta Derion amaitu zituen. 1958an egin zen abade. Orozkoko Muruetan eta Iurretan egon zen abade.

Herri Gaztedin egin zuen lan. Bizkaiko Ikastolen sorreran hartu zuen parte. Derioko itxialdian egon zen. 1969an torturen kontrako gose greba egin zuen beste lau abaderekin batera eta hamar urteko zigorra eman zioten gose greba errebelamendu militarra dela argudiatuta. Burgosko prozesu legez ezagutzen denean hamabi urteko zigorra eman zioten beste errebelamendu militar batengatik: oraingoan ETAkoak Iurretako abade-etxean hartzearren.

Franco hil ondoren indultuarekin atera zen kartzelatik.

EGIN egunkarian egin zuen lan, batez ere dirua biltzen. EGIN itxi zutenean poliziak atxilotu zuen, baina Komisarian inork ezer itaundu gabe egunak egin ondoren etxera bota zuten.

AEKn egin zuen lan 1980tik aurrera. AEKn Euskal Herriko arduraduna izan zen 1989ra arte. Arduradun zela AEK zazpi herrialdeetan eratu zen eta KORRIKA sortu zen.

EGUNKARIA SORTZEN taldeko kidea izan zen.

AEK utzi zuenean KALEGANA sortu eta bertan egin zuen lan itzulpengintzan.

Klasikoak argitaletxearentzat Roterdamgo Erasmoren Eromenaren Laudorioa eta Tomas Akinokoaren Lan Hautatuak (bi tomo) euskaratu ditu.

GAIAK argitaletxearentzat liburu mordo bat euskaratu du (Europa Ispiluaren aurrean, Eros eta Zibilizazioa, Historiaurreko xamanak, Adimenaren umeak, Darwin eta Diseinu Inteligentea, Europa Erdi Aroan...).

Herriak eta Gizonak idatzi du, Udako Euskal Unibertsitateak argitaratua.

Artikulu ugari idatzi du Zeruko Argian, Anaitasunan, Argian, Eginen, Egunkarian, Garan eta Berrian.

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea