EU|ES
1.1. Filosofia eta letretan (Filología Románica sailean) lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean, 1977.urtean, eskuratua. Lizentziatura lortzeko El bertsolarismo deritzan tesina aurkeztu eta onartua izan yatan/zitzaidan.
Ikastaro-kredituak amaitu ondoren " Oiz- Goroño- Bizkargi ibarreko euskara- lexikoa, oikonomia, eta zenbait Onomastika puntuez" tesirako ikerketa burutzen. Tesi Zuzendaria: Juan Manuel Etxebarria Ayesta, Deustuko unibertsitateko irakasle-katedraduna (doktorea).
1.2.Euskaltzaindiko D eta B mailako tituluduna. B maila eskuratzeko ikerketa-tesina: Perpaus soil eta konposatuez burutua eta Euskaltzaindiko epaimahaiak goraipatua.
Karrera bukatu bezain azkar, Euskaltzaindian lanean hacia( 1976), Erribera 6an, Bilbon, orduko Egoitzan 1978arte. Hasieran, liburuak argitaratzeko prestatze-lanak eta honen ingurukoez arduratzeko agindua izan nuen, eta baita Euskaltzaindiko Egoitza eta ordezkaritzetara heltzen ziren itzulpen-eskariei erantzun eta kontsultak erantzuten be, Jose Luis Lizundia kudeatzailea nuela.Eta honekin guztionekin itzulpen-kontsulta oraintsu arte, jarraitu izan dut, egun, 2005.urtean zenbait puntutan iritzi-emaile eta argitasunen erantzule: adibidez, Gramatika eremuan, bibliografian eta lexikografian, gehienbat. Aipaturikoaren lekuko Euskaltzaindiak kaleraturiko eta urteoro eguneratzen duen Argitalpenen Katalogoa eta baita buruturiko zenbait itzulpen ere, alegia:
... eta abar luzea.
Orotara: 20 kutxa gorri , 2000orrialde baino gehiago.
Hona hemen zenbait erakunde, toki eta enpresa, hots:
4.1.- Hego Euskal Herriko zenbait erakundetako itzultzaile eta beste lanpostu batzuetara sartu ahal izateko oposaketetan Euskaltzaindiaren ordezkari (epaimahaietan), alegia:
4.2.- Euskaltzaindira gutun, telefono edo faxez igorritako itaunen erantzule izan naiz hurrengo gaiotan, alegia: Gramatika, lexikografia, euskara ikasteko metodologia, joskera, bibliografian....
4.3.- Euskaltzaindian lanean edo beharrean hasirik liburuki behinenak hurrengook izan ziren, alegia:
5.2.- Euskaltzaindiaren ARAUAK: lehen tomoa eta CD-ROM. 1998. CD-aren antolaketa, taiutze, moldaketa. Itxura-emote, testu-orrazketa, ohar linguistikoak, taiuketa teknikoak...
5.3.-R. Lafonen behar / lan hautatuen edizioa: IKER 11, 1999. Liburukiaren nondik norakoa: txostenen orrazketa, Indexen antolaketa, edizioaren zainketa, orrazketa...liburukiaren itxura-emoiletza, taiutze, moldaketa...
5.4.- Luis Villasante eta Federiko Krutwig euskaltzain osoei eskainitako liburukietan Iker 7 eta 10 zenbakidunetan, - kultura gizon hauen inguruko xehaztapenak: biografia, titulazioa, ibilbidea eta abarri buruz idatziriko txostenak...
5.5.- Juan Mateo Zabala: SERMOIAK (I eta II) liburukien orrazketa, taiutze eta hizkuntzaren kontrola, besteak beste.
5.6.- Juan San Martin euskaltzain osoaren'curriculum'-a prestatu Gipuzkoako Foru Aldundiak eratuniko "A. Abbadia" sarira aurkezteko.
5.7.- Pedro de Yrizar, euskaltzain ohorezkoaren 'laudatio' delakoa, Mendebalde Kultura Alkartegaz egindako txostena gero argitaratua, Mendebalde Alkartearen Jardunaldi-bilduman.
5.8.- Xabier Egaña: Bitoriano Gandiagari... eskainitako 'pintura koadroa Euskaltzaindiak erostean. Koadro-egilearekiko 'laudatioa' Bilbon, egoitzan, Euskaltzaindiko Zuzendaritza-kideen aurrean Autorea eta beronen andre/emaztea aurrean izanik: 2004-XII-16an.
5.9.- "Euskaltzaindiaren Argitalpen eremua: argitalpenetarako Prozedurari buruz zenbait ohar eta iradokizun", Euskera agerkaria, 2003,2 ( 48. liburukia), 2003.urtean argitaratua.
6.1.-Bizkaiko (Euskal Herriko) Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundearen sortzaileetarikoa. Eta honen barnean, besteak beste, Euskalduntzen metodoaren eta Alfabetatzen liburukietan sortzaile-bultzatzaile eta argitaratzailea.
6.2.- Bilboko Hizkuntza-Eskolan bost urtez irakasle, bertan joskera, itzulpenak, sintaxia eta hauen inguruko diziplinaz klaseak eta ikastaroak. Eta aldi berberean, titulua jasotzeko azterketetan epaimahaikide, askotan, Mikel Zarate (G.B:) zenarekin.
6.3.- Euskaltzaindiaren izenean D mailako eta EGA titulurako aztertzaile Bilbon, Iruñean, Donostian, Zornotza, Derio, Lezama, ....
6.4.- Bilboko ' Gabriel Aresti ' eta ' Bilbo Zaharra' deritzen euskaltegien sortzaile, bultzatzaile eta irakasle.
6.5.- Bizkaiko Alfabetatze taldean partaide izanik, euskara irakasten hainbat urtetan aritu eta gero,hurrengo liburukiotan partaide, alegia:
7.1.- Euskal Hiztegi Modernoa, 1974
7.2.- Diccionario 80 hiztegia, 1979
7.3.- Diccionario 2000 hiztegia, 1985.
8.1.- Zenbait urtetan, euskarazko klaseak ematen Euskaltzaindiko D eta B mailak , eta gero, EGA titulua eskuratzeko, irakasle lanetan aritua.
8.2.- Euskararako hiztegia. Adorez 2.zenbakiduna, 1982
8.3.- Sinonimoen hiztegia. Antonimoduna. Adorez 3, 1984
8.4.- Oinarrizko hiztegia. Adorez 4, 1986
8.5.- Eskola-hiztegia. Irudiduna. Adorez 5, 1989
8.6.- Europa hiztegia. Adorez 6, 1992
8.7.- Europa hiztegia CD-ROM. 'Aurten Bai' fundazioak babestua.
8.8.- Diccionario 3000 hiztegia. Adorez 7. Bilbo, 1996.
8.9.- 3000 Eskola hiztegia. Adorez 9 2001.
8.10.- Eskola Hiztegia. Irudiduna. Barriztatu, gehitu eta eguneratua. 2005.
8.11.- Eta 1996.urtearen amaieran HIRU MILA HIZTEGIA.CD-ROM multimedia.
8.12.- Sinonimoen hiztegia.Antonimoduna. Paperean eta CD-ROMean. Bilbo, 1999. Antonimoduna. Bai paperean eta bai CD-ROMean.
8.13.- 3000 Eskola hiztegia D-ROM-duna. 2001.urtean.
8.14.- 3000 hiztegia: Eguneratua / Actualizado: Paperean eta CD-ROMean: irudiz eta karta edo mapez hornitua..... Bilbo, 2002.
8.15.- Euskal aditza... Adorez 10, 2006.urtean: BOSTAK BAT lantaldeagaz kudeatzaile eta ohar-egile moduan.
8.16.- Adorez Hiztegiak: Adorez 11, 2009.urtean kaleratua. Ohar-egile, kudeatzaile eta babesa kudeatu eta lortua bai Bizkaiko Foru Aldundian, ikerketrako eta finantziaktea osoa kaleratzeko Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazio buru dan Gorka Martinez jaunagandik eskuratua. Edizio bikain eta dotorea. Aurkezpena, Bilbon, Elkar liburudendan, Lic. Poza 14ean, bai prentsaurrekoa eta bai jendaurrekoa prestatu, antolatu eta burutua: 2009-XI-11an.
8.16 bis: Euskara Gaztelania hiztegi txikia: Motxilakoa (2010).Hiztegi txikia, elebiduna, Patxi Uribarren Euskaltzaindian sartu zan egunean, Aramaio, 2010-V-27an aurkeztu eta banaketa hasia. BBKFundazioaren logoa daroa, baina ez babestua dalako, ADOREZ HIZTEGIAK 11.zenbakiduna babestearengatik baizik.
8.17.- EUSKARA-EUSKARA definiziodun hiztegia. Adorez 13
8.18.- Bilbao Bizkaia Kutxa–Euskaltzaindia: Literatura sarien historia: 1958-2003: 45 urte. Sariz sariko ikerketa, taiutze, ontze eta iritzi-eskaintzea, argitalpena prestatzetik aparte orrazketa, moldatze eta taiutzea Aitor Arana idazleagaz batera, 2004.urtea.
8.19.-'Mendebalde Kultur Alkarteko' kidea: eta altarte honetako lehen Jardunaldietan, 1997.eko maiatzean jarraiko txostena irakurri eta argitaratua: "Mendebaldeko euskara ". XX.mende goienean, Bilbao, 1997: " Muxika herriko lexikoaz ohar batzuk": 31-44.orr.; 2000-05-13an " Muxigoibarre(a)n berba figuratiboaz...".
Mendebalde Alkarteari proposamena, 1999.urtean Pedro Yrizar jaunari omenaldia egitea. Ontzat emona eta Haren aldeko ' laudatioa' burutzea Bilbon, 1999.eko maiatzaren 15ean. Argitalpena: 2000.urteko maiatzean, baina 1999.eko Laudatio txostena eta 2000.urteko txostenak, 2.000.urteko maiatzean: " Muxigoibarko lexiko figuratiboaz"; " Pedro de Yrizar Barnoya jaunaren omenez berba batzuk". Aitatu hitzaldia, 'Pedro Yrizarri buruzkoa, labur bildurik Pedroren sorterrian, Azkoitian'.
Aldi berberean, Euskaltzaindiak 1999.eko urtean EUSKADI sarirako Pedro Yrizar proposatzea erabaki zuen bere garaian, baina Pedro Yrizarren aldeko datu, ohar eta abar biltzeko ardura Ricardo Badiola Uriarte-ri egotzi zitzaion Euskaltzaindiaren izenean.Une honetan, Eusko Jaurlaritzaren, Politika Linguistikatik eskatua, BIDEGILEAK sailean Pedro de Yrizar jaunari buruz prestatzen/ biltzen hacia eta ondoren Burutua, liburu bikainean, kaleratua.
Mendebalde Kultura alkarteak, 2000.urteko maiatzaren 12 eta 13an antolaturiko Jardunaldietan " Muxigoibarko lexiko figuratiboaz" txostena, alegia, Euskal Herriko mendebaldeko kokagune jakin baten inguruan, berbetaren alorrean/ arloan, emoten den hizkuntzarekiko bigarren edo eta, zentzu esangura arruntetik aparte edo at, irudizko / figuratibo eremuan, berbek daukaten esangura edo esannahiaz txostena.
Bakion- 2000-XI-29 eta 2000-XII-13an ikastaldiñoa, Mendebalderen eskutik, "Bizkaiko lexikoaz zehaztasun batzuk"
.- Euskadiko Liburu-Ganbarak antolaturiko ekialdian, "Urrezko Luma" deritzan ekitaldian, 2000-06-05an, Pedro Puxana Agirregabiriari buruzko " laudatio txostena" 17 orrialde. Bilbo, 2000-06-05.
.- Bitoriano Gandiaga eta Mendata liburukian partaide :" Bitoriano Gandiaga : Mendebaldetik berbeta zabalduz". Mendatako Udala, Bilbo-Mendata : 2001.eko iraila, 127-135.orr. Eta, bestalde, 2001.eko irailaren 9an, Mendata herrian"Bitoriano Gandiaga eta Mendata", Mendatako herrian, 2001.eko irailaren 9an aurkeztua.
.- Bitoriano Gandiagaraen omenez, Mendatan egindako Euskaltzaindiko Onomastika eta Literatura batzordeen 'kronika' eta Mendatan egindako ekintzen barri: Euskera Agerkaria, 2001, bigarren liburukia, 1145-1148.orr.
.- Imanol berriatuaren bizitza euskalduntzearen eztandan: 1970-1980 : Juan Luis Goikoetxea. Begoña Bilbao, Mendebalde Kultura Alkartea, Ateka aztergaiak, IV, Bilbo, 2007, 99-106.orr.
.- Bilbao Bizkaia Kutxaren Fundazioak antolaturiko Saioa, Eleberria, Antzerkia, Olerkia sarituriko liburukien taiuketan eta argitalpenaren burutzearen kudeaketa. Era berberean R. Mª. Azkue literatura sariketen liburuen orrazketa, taiutze eta aurkezpenak- txosten bidez- burutzea : ikus, Euskera, 2001, lehen eta bigarren liburukiak.
.- Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatu eta kaleraturiko BIDEGILEAK deritzan bilduman: PEDRO DE YRIZAR... 2007-0I-31an Donostian aurkeztua.
9.1.- Euskara ikasten hiru liburuki, hots: I, II,III irakasle eta ikasleen liburukiez osatua.
9.2.-Euskara ikasten I, II, III kassettetan argitaratua Edertrak enpresak grabaketa eta ahotsa ezarriz, Bilboko 'Banco Vizcaya' deritzan bankuaren kultura atalak argitaratua, 1990.ean.
Goian aipatu ikastaroetatik aparte, hurrengootan parte hartua, hots:
10.1.- Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eraturik, euskarazko titulua eskuratzeko ikastaroak, Larraona ikastetxean, Iruñean ( Nafarroan), 1975, 76...
10.2.- Bizkaiko Alfabetatze Euskalduntze lantaldeak antolaturik, Iruñeko ' El Verbo Divino' ikastetxean, ikastaroak ( Nafarroan), 1971, 72....
10.3.- Bizkaiko Alfabetatze Euskalduntze lantaldeak eraturik, Deustuko Unibetsitatean, udako ikastaroak. Bilbo, 1973,74...
10.4.- Bilbo Zaharra euskaltegiak antolaturik Erribera kaleko Euskaltzaindiko egoitzan eta Plaza Barriko Maristetan, zenbait urtetan zehar, ikastaroak. Bilbo, 1974, 75, 76....
11.1.- Eibarko Udalak antolaturik, Eibarren. Gipuzkoa, 1996.
11.2.- Zornotzako Aurten Bai Fundazioko barnetegiak eraturik, Zornotzan. Bizkaia, 1998.
11.3.- Getxoko ' San Nikolas' ikastolan bertako irakasleei, 2001.
11.4.- Iruñeko Ateneoak antolaturikoan: "Euskaltzaindiaren araugintza berriaz", 2000.
11.5.- Euskaltzaindiko egoitzan, Plaza Barria, 15, BILBO, 2000.urteko maiatzaren 18an, Euskaldunon Egunkaria delakoko zenbait kazetariri Arauak direla eta, Bizkaieraren ikuspuntutik lexiko, aditz, esapide, joskera eta abarri buruz ikastaldiñoak, 2001.urtean.
11.6.- Bakioko Udaletxeko Kultur etxean herriko eta inguruetako irakasle eta teknikariei, Mendebalde Kultur Alkarteak antolaturiko ikastaldiñoan ' Mendebaldeko lexikoaz' ikastaldiñoa, 2000.urtean
11.7.- Lezamako eskoletan. " Bizkaieraren ekarria euskera batuan", 2001.urteko martxoan.
11.8.- Derioko TXORIERRI Institutuan Euskaltzaindiko ARAUAK direla eta ikastaroa: 2001.eko urrian.
11.9.- Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako campusean, 2001.eko maiatzaren 11 eta 12an " Euskalkia eta hezkuntza" Mendebalde alkarteko V. Jardunaldietan moderatzaile eta Jardunaldietako koordinatzaile.
11.10.- Bizkaia Irratian saio bi " Euskalgintza, Euskaltzaindiaren argitalpenak, Ekiten taldearen jokabideak, Adorez Hiztegiak XXI, S.L. dalakoaren ekintzak eta argitalpenak": 2004-XII-27an grabatuak: ordu erdiko saioa bakoitzean eta 2005.urtarrilaren 8an eta 9an emonak eguerdiko ordu batean eta gero, errepikaturik, 2005-01-10an eta 13an, gaueko 10etatik 10,30 arte emonak.
12.1.- Pablo Zamarripa: Manual del vascófilo liburukiaren berrargitalpeneko ' sarrera' Otsategi izengoitiz sinatua.
12.2.- Zenbait aldizkaritan:
a.- Laiaketan. Urretxu-Zumarraga; Bidez. Euba / Zornotza / Amorebieta. Batxiler garaian egindako zenbait artikulu, 1964, 65...
b.- Revista Redención. Bilbo. Unibertsitate denporan argitaraturiko hainbat artikulu eta baita zenbait erreportaia ere, 1969, 70....
c.- Anaitasuna aldizkaria. Bilbo, 1972,3.
d.- Euskera. Euskaltzaindian lanean jardun izan naizen garaian egindako zenbait txosten, aurkezpenak, hots: Revista Euskera Agerkaria. Órgano Oficial de la Real Academia dela Lengua Vasca / Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren Agerkari ofiziala. Bilbo:
d.1.- " Itzulpen arazoaz" in Euskera XXII ( 2. aldia), 757-759 orr. (Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala 1919.tik aurrera argitaratua).
d.2.- " Perpaus Kausalak: "Peru Abarka eta Laborantzako liburua" in Euskera XXV ( 2. aldia); Euskaltzaindiaren IX. Biltzarra, Arrasate, 1979, 565-580 orr.
d.3.- "Euskal joskeraz zenbait puntu Peru Abarka liburuaren pasarte batzu aztertuz" in Euskera XXVII ( 2. aldia), 167-188.orr.
d.4.- " Euskara gaurkotzeko zenbait ahalegin" in Euskera XXIX ( 2. aldia), 835- 858. orr. ( Txosten hau, Gasteizen, 1983-IV-28an, euskaltzain urgazle izendatzearen erantzuna, Donostian eskainia).
" Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiaren Egoitzaz, Bilboko Udaletxean izandako bisita" in Euskera XXXII ( 2. aldia) , 479-480.orr.
d.6.- "Euskaltzaindiak Iberduero-ri egindako bisita" in Euskera XXXII ( 2. aldia), 481-482. orr.
d.7.- "Euskaltzaindiaren argitalpenak" in Euskera XXXIII ( 2. aldia), 449-453. orr.
d.8.-" Iparragirre" in Euskera XXXIII ( 2. aldia), 449-453.orr.
d.9.- " Vicente Amezaga Arestiren omenez" in Euskera XXXIV ( 2. aldia), 277.284. orr.
d.10.- " Liber ' 92 " in Euskera XXXVII ( 2. aldia ), 1071-1072.or. R.A.L.V. / Euskaltzaindia. Bilbo, 1993; I eta II. "Saló del llibre, Bartzelona, 2005 eta 2006", in Euskera 2005, 2 eta 2006,2...
d.11: BBK –Euskaltzaindia: Literatura sariak : R.M.
Azkue 2000. Aurkezpena eta prentsaurrekoa: EUSKERA, 2001, 2. BBK literatura sariketetako liburukien antolatzaile eta editore-kide.
d 12.- Luis Villasanteri omenaldia: Iker 6: " Joskeraz ohar bat edo beste", 113- 126.orr.R.A.L.V. /Euskaltzaindia. Bilbao, 1992.
d.13.- Federiko Krutwig-i omenaldia: Iker 10: " Federiko Krutwig Sagredo", 15- 22.orr. R.A.L.V. / Euskaltzaindia. Bilbo, 1997
OHARRA: argitalpen honetan ez da azaltzen izenik, bere garaian, Euskaltzaindiko Argitalpen Buruak ez baitzidan izena ezarten laga, nahiz eta testu eta argazkiak norberak egin Dabit Zabala Enbeitaren( argazkiak) laguntzagaz.
d.14.- Argitalpenen katalogoa /Catálogo de Publicaciones / Catalogue des Publications. R.A.L-V. /Euskaltzaindia. Bilbao, 1997, 2002. Eta baita 2006 eta 2010.urteetan, lau hizkuntzatan: Euskaraz, Gaztelaniaz, Frantsesez eta Ingelesez.
d.15.-"Muxika herriko lexikoaz ohar batzuk" in Mendebaldeko euskara XX. mende goienean, Mendebalde Kultur Elkartea, Bilbo, 1997, 31-44 orri.
d. 16.-"Pedro de Yrizar jaunaren omenez berba batzuk" in: Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa, Mendebalde Kultura Alkartea, 4. liburukia, orri. : 267- 290, Bilbo, 2000.
e.- Juan Luis Goikoetxea Arrieta Institutuko Katedradunaren tesia: "Euskalkia eta Hezkuntza: dakigunetik ez dakigunera" delakoaren orrazketa, zuzenketa eta gehiketak burutu eta argitalpen osoa orraztu eta egokitu. Data: 2000.eko irailean.
f.- Getxoko San Nikolas Ikastolan irakasleei emondako zenbait ikastaro: bibliografia, heziketa, Euskaltzaindiaren ARAUAK, hiztegigintzaz, literaturaz…. 2000.urteko ikasturtean.
g.- bermeo@busturialdekohitza.info delakorako Bittoriano Gandiaga olerkariari buruz artikulua ( 6/ 7 orrialde ), 2002.
h.- Imanol Berriatua: Juan Luis Goikoetxeak paraturikoan partaidetzan: Imanol Berriatuaren bizitza euskalduntzearen eztandan ( 1970-1980) Mendebalde Alkartea, 2007, Mendebalde Kultura Alkartea: ATEKA Bilduma, aztergaiak IV.
j.- Euskadi Irratitik irratsaioa. Euskal aditzari buruz( Iñaki arrate hil denean: nor-nori; zer-nori-nork…) inguruan. Hauen guztiauen historiaz: R. Lafon, S. Altube...J.M. Larrate, Koldo Sarasola( pasiotarrak) Eubako ikastetxean 1962….gero J. Intxausti, F. Mendizábal, I. Berriatua, G. Aresti, Txillardegi, L. Villasante, K. Mitxelena, J.L. Lizundia, J.S. Martín...Patxi Elguezabal... ;Ekiten taldea:J. Zearreta, J.L. Goikoetxea, X. Kintana... ; Bostak bat Kultur Elkartea: P. Uribarren, Tx. Solabarrieta, Luis Baraizarra, G. Aurrekoetxea, R. Badiola.... Euskaltzaindiko Biltzarra ( Ix eta X): Bergaran eta Arrasaten....
13.- Frantsesa: Deustuko Unibertsitatean, karrera barruan, egin nituen hiru kurtso eta baita beste zenbait ikastaro akademia pribatu batean ere.
14.- Ingelesa: zenbait ikastaro Deustuko Unibertsitatean , karrera barruan, eta gero bi ikastaro Bilboko Gran Viako Akademia pribatu batean eta Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2003-2004 eta norberaren kontura be bai.
15.- Euskera: euskarazko zenbait ikastaro , gai desberdinei buruz, alegia, Gramatika, dialektologia, linguistika, onomastika, sintaxia, aditza, joskera, arauak, literatura klasikoa Bibliografia... H. Knörr, J.A. Arana Martixa, Alfonso Irigoien , Koldo Mitxelena, Patxi Altuna, Joxe Agustin Arrieta, Xabier Mendiguren Bereziartu, Gotzon Garate, Imanol Berriatua... eta abarrek emonak eta norbera ikasle erara.
16.- Ordenagailuarekiko zenbait ikastaro Euskaltzaindiaren egoitzan eta baita RALI, Ikur, Ipar, Didot, Copyprint, Ona, Graphicems, Publimail, Elkar, Rontegi, Emfasis, Baster, Mungia, Grafo, Berriz...preinpresio-inprimategi tailerretan. Etxean "tesi"-rako ordenagailuz egindako zenbait txosten, teknikariek lagundurik. Beharrak egiteko programak: Word Perfect, 95, 98, Quark…intranet, Absys, on-line…
Bilbo, Getxo, 2011-0I-28
Ricardo Badiola Uriarte
Rementeria Aspiazu.
Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita
(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea