EU|ES

6. ETORKIZUNA

Behar bada, zuetariko norbaitek itaun dezake zeintzuk diren une honetan ditugun asmoak. Egia esan, 'Bostak Bat' lantaldea osotzen dugunok geroago eta zaharragoak gara. Hori horrela, azken urte hauetan jende gaztea gure lanera erakartzen saiatu gara. Hala ere, ez dugu oso garbi ikusten gure etorkizuna, hiztegiek ematen duten diru-iturriek ez dutelako nahiko sarrera eskaintzen norbait lan horretan finkotasunez jartzeko. Hori, hain zuzen ere, inguruko egoera hainbatean aldatu delako. Gu lanean hasi ginenean ez zegoen honelako hiztegirik. Orain hainbat ditugu bai merkatuan bai internet bidezko baliabideetan.

Une honetan, uste dut, badutela erantzukizunik herri erakundeek ere, ezin delako honelako lanen zama astuna pertsona edo talde pribatuen gain utzi. Beraz,

Ezinbestekotzat jotzen ditut hurrengo hiru urrats hauek:

  • Hizkuntza alorrean ikerketak egiteko diru-laguntzak ematen jarraitzea: nahikoa astuna gertatzen da hizkuntzaren oinarrizko baliabideak diren hiztegiak prezio merkean plazaratzeko, taldeek nahiz pertsona pribatuek -inprimategiko gastuen zama astunari aurre egin behar izateaz gaineraaldian aldiko berrikuntzak egiteko ikerketa zein prestakuntza lanen kostua ere beren gain hartu beharra izatea. Ikerketarako laguntzarik izan ezean, oso garesti kaleratuko lirateke hiztegiak, prestakuntza lanetan ordu asko egin beharra izaten da eta. Liburuen salmenta-bidezko sarrerek, gehienez ere, langile eta bulegoz hornitutako azpiegiturari neurri apal batean aurre egiteko laguntza eman ohi dute. Egileek, ordu ugari lanean dohainik egin ondoren, sarritan egile-eskubideak ere ezin izaten dituzte jaso.
  • Hiztegiak Internet-en jendearen esku dohainik izatearen truke urtero diru-kopuru finko bat ematea: nire ustez laguntza edota konpentsazio hori jaso beharko lukete interneten dohainik eskaintzen diren materialen jabe guztiek -taldeek nahiz partikularrektrukean aldikaaldika berriztatzeak egiteko konpromisoak eta eskatuz, jakina. Hiztegiek herritarrei -hemengoei nahiz mundu zabalekoeikontsultak egiteko aukera paregabea dohainik eskaintzen dietenez, uste dut, hainbatean, zerbitzu publikotzat jo behar direla. Horrek ikertzaileei lanean jarraitu ahal izateko bideak eskainiko lizkieke.
  • Euskara hutsezko hiztegiei (orokorrei nahiz entziklopedikoei) aparteko laguntza ematea: laguntza hori, euskal liburu ez-komertzialekin erabili ohi den bidea edo antzerakoren bat erabiliz egin daiteke; hots, argitalpena egiten denean liburutegietan eta euskal zentroetan banatzeko liburu kopuru handi bat erosiz edo. Kontutan hartu behar da horrelako argitalpen bat egitean egiten den inbertsioa tantaka eskuratzen dela urteetan zehar, eskuratzen denean, noski. Horrela jokatu ezik, baztertu egingo da halako hiztegiak egitea edota daudenak berriztatzea, zor-iturri gertatzen direlako. Edota sortzen duten gastuari aurre egiteko prezio handia ezarri beharra ekarriko du. Guzti hori, jakina, euskarako irakaskuntzan eta komunikabideetan dihardutenen eta euskaraz bizi nahi dutenen kaltetan izango da.

Honelako lanetan dihardugunok ditugun eragozpenak handiak direlarik, gogoeta egiten ari gara orain arte egindako lan oparoa bat-batean desager ez dadin. Merkatuan nahiz internet bidez sarean dugun eskaintza ugaria kontuan hartuz bideratu nahi dugu gure hiztegion etorkizuna. Horretarako lehen urratsa datu-baseak eta horren ondorioz merkatura eramango diren hiztegiak eraberritzea denez, zeregin horretan dihardugu buru-belarri lanean.

Epe laburrera, beraz, zeharo berriztatutako 3000 HIZTEGIA kaleratuko dugu, eta bestelako hiztegiren bat edo beste ere (lehengoren bat berriztatuz edo egokituz) jendearen esku jarriko. Beraz, ikusten duzuenez, oraindik badugu lanari ekiteko kemenik, eta kemen horrek bultzatuz ADOREZ gure goiburua egia bihurtzen jarraitzeko asmorik.

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea