EU|ES

5. PARTAIDEAK

Aurreko lerroetan 'Bostak Bat' lantaldeak 25 urtetan zehar egindako lana ekarri dugu gogora. Hala ere, aitortu beharra dago, lan hori ez dugula ofizialki taldea osotzen dugun sei kideok bakarrik egin. Gure lantaldea, zientzia-alor desberdinetako kolaboratzaile multzo handi batekin inguratu da. Gure inguruan hainbat pertsona bildu ditugu, eta egindako lana guztien ahaleginen emaitza izan da. Gehiago edo gutxiago guztiek lagundu digute lan hori egiten, eta hurrengo lerroetan guztien izenak gogoratu nahi ditut. Gure argitalpenetan ere hala egin izan dugu, bidezkoa baita nori berea aitortzea eta eskertzea.

Euskaltzain, ikerlari, irakasle, itzultzaile, idazle eta abarrez gainera, datu-basean datuak sartzen nahiz ikerlanetako zenbait alor aztertzen jardundakoak ere gogoratu nahi ditut, honelako ikerlanetan azpiegituretako lana garrantzi handikoa izaten delako. Bide batez, Luis eta Carlos gure informatikariak, eta Begoña Medel, David Zabala eta Jose Antonio Tellaetxea irudigile-argazkilariak aipatu ondoren, laguntza handia eman diguten hurrengo izen hauek gogora ekarri nahi nituzke alfabetikoki:

Akesolo Olibares, Lino; Alegria Aierdi, Edurne; Antonaga Sustatxa, Kepa; Arbaiza Alvarez, Ainhoa; Atxikolande Bilbao, Nestor; Auzokoa Olagoitia, Iban; Baraiazarra Txertudi, Pilare; Barrutia, Eneko; Beaskoetxea Goti, Maribel; Butron Jauregi, Joseba; Davant Iratzabal, Jean-Louis; De Nicolas Pinto, Iñaki; Egiluz Ugarriza, Jose Ramón; Izagirre Diaz, Estibalitz; Errasti Aranbarri, Iñigo, Etxebarria Bilbao, Jose Ramón; Fuentes Goikoetxea, Beñat, Gabika Mentxaka, Alberto; Garai Errekatxo, Jabier; Goikoetxea Bilbao, Atotz; Gorrotxategi Nieto, Mikel; Goti Artabe, Zuriñe; Inchaurregui Ortiz de Zarate, Jose Manuel; Irigoien Etxebarria, Alfonso; Iturbe Barrenetxea, Jacinto; Jauregi Baraiazarra, Eunate; Korta Arcelus, Jon; Larrazabal Belar, Eider; Letamendi Urresti, Patxi, Linaza Goikoetxea, Elena; Lizundia Askondo, Jose Luis; Lobera Revilla, Gotzon; Mendiguren Bereziatu, Xabier, Montorio Uribarren, Bego; Naberan Naberan, Jesús; Orbe Monasterio, Martin, Osa Ibarloza, Erramun; Pertika Atxa, Jon; Piedra Anakabe, Gabriel; San Esteban Martínez, Iratxe; Torrealdai Erezuma, Gotzone; Trabudua Enzunza, Mikel; Uribarren Axpe, Gurutze; Usobiaga, Cristina; Videgain Zolakia, Charles; Zabala Urriolausokoa, Ainhoa; Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari; Zuloaga San Román, Eneko.

Eskerrik beroenak guztiei.

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea