EU|ES

3. BURUTUTAKO LANA

Gorago aipatu denez, 'Bostak Bat' Lantaldearen sorrera planteamendu estrategiko baten ondorio izan zen: egin-eginean, euskaldunok euskaraz jarduteko hiztegi mailan ezinbestekoak genituen tresnak sortzeko gogoak eraginda. Hori dela eta, talde honen hiztegi gehienak euskara hutsezkoak izan dira. Horrela, ADOREZ hiztegi sorta jarri genuen abiabidean. Esan den bezala, Euskararako Hiztegia (Adorez 2) definiziozko lehen hiztegia, Kintana-Aresti jaunek Batasunaren Kutxan eginiko ahalegina osotzera etorri zen.

Hiztegi elebidun biak, ostera, urte luze horietan bildutako ikerlan ugarien emaitza izan dira. Hain zuzen ere, 1986an Euskararako Hiztegia (Adorez 2) kaleratzean hiztegi horri erantsi genion beste hizkuntzetako eranskina osotu, eta aparteko hiztegi bezala prestatzearen ondorioa. Argitalpenak hiru bertsio desberdinetan egin ditugu: liburu formatuan, CD-ROM-ean eta Internet bertsioan.

3.1. Liburu formatuan:

  • 1983: Sinonimoen Hiztegia (I). Adorez 1. (8.964 sarrera).
  • 1986: Euskararako Hiztegia. Adorez 2. (mota honetako lehena).
  • 1988: Sinonimoen Hiztegia (II). Antonimoduna, Adorez 3. (19.783 sarrera).
  • 1990: Euskararako Hiztegia. Oinarrizkoa, Adorez 4.
  • 1991: Eskola Hiztegia. Irudiduna (I). Adorez 5 (haurrentzat prestatua)
  • 1993: Europa Hiztegia. Eskola berrirakoa. Adorez 6
  • 1996: Diccionario 3000 Hiztegia (I), Adorez 7 (elebiduna)
  • 1999: Sinonimoen Hiztegia (III), Antonimoduna, Adorez 8. (36.703 sarrera)
  • 2001: Diccionario escolar 3000 Eskola Hiztegia. Adorez 9 (elebiduna)
  • 2002: Diccionario 3000 Hiztegia (II), Adorez 7 (elebiduna; zeharo berriztatua)
  • 2005: Eskola Hiztegia. Irudiduna (II). Adorez 5 (zeharo berriztatua)
  • 2006: Euskal Aditza. Adorez 10 (hiztegieran antolatua)

3.2. CD-ROM formatuan

  • 1995: Europa Hiztegia, Adorez 6. (honelako euskarrian eginiko lehena).
  • 1996: Diccionario 3000 Hiztegia, Adorez 7 (elebiduna)
  • 1999: Sinonimoen Hiztegia. Antonimoduna (III), Adorez 8.
  • 2001: Diccionario escolar 3000 Eskola Hiztegia, Adorez 9 (elebiduna)

3.3. Internet-en

Eusko Jaurlaritzako eta Euskaltzaindiko Web orrietan:

  • 1996-2006: Diccionario 3000 Hiztegia, www.euskadi.net/euskara
  • 1999-2006: Sinonimoen Hiztegia, www.euskadi.net/euskara

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea