EU|ES

"BOSTAK BAT" LANTALDEA
25 URTE
EUSKARAREN ALDE LANEAN
EUSKAL LEXIKOLOGIA AZTERTZEN

Ohikoa izaten da bizitzan zehar inoizka geldialdiren bat edo beste egin, egindako bidera begiratu eta gogoetak egitea. Urte-kopuru batzuk mugarri ere izan ohi dira, ibilbide bateko zenbait jarduera bat-batean gogora ekartzen laguntzen dizkigutelako. Horrela gertatzen da, bereziki, egintza edo gertakari baten ondorengo 25, 50, 75 eta 100. urtea heltzean, horietako bat aparteko arretaz aintzat hartzen dugunean. Urte kopuru biribil horiei, bestalde, zilarrezko, urrezko, diamantezko urtemuga edota mendeurrena deitzen diogunean.

Hori horrela, gure 'Bostak Bat' lantaldeak argitara emandako lehen liburuaren 25. urtemuga dela eta, 1983. urtetik hona burutu izan dugun lanaren berri ematea nahi izan dut, beti ate- ak zabal-zabal eskaini izan dizkigun Karmel aldizkari honetan. Urte guzti horietan zehar, hainbat gorabehera izan diren arren, hemen gure ibilbidearen zertzeladarik nagusienak bakarrik bilduko ditut.

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Prigatutasun polita

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea